Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Ekintza humanitarioa

Ekintza humanitarioaren barnean hainbat jardun mota hartzen dira, bizitza salbatzea, sufrimendua arintzea, giza duintasuna babestea, eta hondamendien eraginpeko pertsonen eskubideak babestea jomugan. Bultzatzen ditugun esku-hartzeen xedea da etorkizuneko garapenarekiko lotura bilatzea, giza eskubideak sustatzea eta bakea eraikitzen laguntzea, herritarren kalteberatasuna murriztuz eta gaitasunak hobetuz.

eLankidetzan babesa eskaini nahi diegu gatazka-testuinguruen eta indarkeriazko bestelako egoeren ondorio diren krisi humanitarioek kaltetutako komunitate eta pertsonei. Erakundeak indartzea funtsezkoa da guretzat, beren zeregina modu parte-hartzaileago eta eraginkorrago batean egiteko bidea errazten diegulako horrela, eta, horregatik, toki-lidergoko eta kontuak emateko, prestakuntzazko eta Euskadiko eta tokiko aktoreen artean esperientziak elkartrukatzeko estrategiak sustatzen ditugu. Era berean, sentsibilizatzeko eta eragiteko ekintzak bultzatzen ditugu, baita ezagutzak sortzeko ekintzak ere, herritartasun kritiko eta informatu bat sustatzeko.

Jardun-esparrua

2018-2023 Ekintza Humanitarioko Estrategia (leiho berri batean irekitzen da)

Txostena EHE (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana