Ekintza humanitarioan subjektu diren biztanleen parte hartzea eta haiei kontuak ematea baloratzeko eta sustatzeko tresna
Tresnaren aurkezpena
* Saioaren laburpena 3. FETG (Gastelaniaz)
* Fernando Almansaren aurkezpena (Gastelaniaz)
* Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede-biztanleriengan txostena
Tresnaren pilotajea
2021ko martxoan izandako Ekintza humanitarioan sakontzeko eta esperientziak trukatzeko III. Saioan, “Ekintza humanitarioan subjektu diren biztanleen parte hartzea eta haiei kontuak ematea baloratzeko eta sustatzeko tresna” aurkeztu zen. Ondoren, proiektu piloto bat jarri zen martxan helburu honekin: tresna testuinguru zehatz batean aplikatu eta probatzea, ariketa praktiko baten bidez.
3 hilabetez, Latinoamerikako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko 21 erakunde humanitariok tresna aplikatu zuten beren lan-testuinguruetan, euskal erakunde aliatuekin batera.
2021ko azaroak 3an izandako online saioan, pilotajeari buruz izan dituzten iritzi eta balorazio nagusiak partekatu zizkiguten elkarte hauek testuinguru hauetatik: Libano (PARD), Palestina (PARC-Action Group eta DCI-Palestina), Kongoko Errepublika Demokratikoa (FEPSI eta Pax Christi Uvira), Costa Rica (SJM-Costa Rica), Guatemala (Loq ´ Laj Ch´och´-Sagrada Tierra) eta Peru (ACH-Peru). Bestetik, Fernando Almansak, aholkulari humanitario independenteak eta tresnaren egileak, ikaskuntza nagusiak sistematizatu zituen eta ariketa praktikoan lortutako ekarpenen ondoren doitutako tresna aurkeztu zuen.
* Saioraren bideoa:
Azken aldaketako data: