Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Hezkuntza

Hezkuntza Sailak eta eLankidetzak partekatutako estrategia bat da hezkuntza. Lankidetzaren eremutik, herritarren hezkuntza eta prestakuntza indartu dugu testuinguru desberdinetan. Hasiera-hasieratik, eLankidetzan garrantzitsua iruditu zaigu sentsibilizazio-, hezkuntza- eta ekintza-ekimenak babestea, beste errealitate batzuetako gaiak txertatuz, eta beste lurralde batzuetan lankidetzaren balioak sustatzen dituzten eragileekiko baterako jardunak ahalbidetuz.

Horregatik, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritzea funtsezkoa da ekintza eta programa zehatzak egiteko, baterako gogoetarako guneak sortzeko eta curriculum-diseinuari eta hezkuntza-planei ekarpenak egiteko garaian. Jardun horien guztien bitartez, eLankidetzan tokikoa eta globala lotzen dugu, giza eskubideen ikuspegia txertatzen dugu, eta beste testuinguru batzuetatik ikas ditzakegun pedagogia eta metodologiak eskaintzen ditugu.

Connecting schools- Hezkuntzaren auzolana .mw-.eus

Inklusioa, berrikuntza digitala eta eguzki-energiaren erabilera dira Malawiko eta Euskadiko lehen hezkuntzako komunitateen artean ezagutza eta konexioak indartu nahi dituen ekimen honen gakoetako hiru.  Gainera, ekimen honek 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren proiektu esanguratsuetako bati erantzuten dio.

Ekimenari esker, Malawiko Dzalekako errefuxiatuen esparruan kokatutako Umudzi Katubza izeneko eskola bati eta aldameneko harrera-komunitateko Changaluko lehen hezkuntzako eskolari baliabide materialak eramaten zaizkie, irakatsi eta ikasteko prozesua baliabide teknologikoen laguntzarekin egiteko aukera izan dezaten. Gainera, ikastetxe horietako eta Euskadiko beste hiru eskolatako (Aramaioko eskola, Luis Dorado eta Miguel de Barandiaran) irakasleak DUA metodologian (Ikasteko Diseinu Unibertsala) prestatzeko, metodologia hori martxan jartzeko eta eskola guztien artean elkartruke-esperientzia bat bideratzeko bide ematen du.

Heziketa Topaketak

Hezkuntza-munduko eta GGKEetako aktoreen arteko topaketa eta elkartrukerako guneak, metodologien gaineko esperientziak partekatzeko eta esperientzia horiek txertatzeko ikaskuntza, orientazio eta erreferentziak sortzeko aproposak.

V. Heziketa topaketa: Eskola pandemia-testuinguruetan

IV. Heziketa topaketa: IKTetatik IETetara, ikaskuntzarako teknologien inguruko hurbilketak eta esperientziak

III. Heziketa topaketa: Estrategia eta praktika parte-hartzaileak: hurbilketak eta esperientziak

II. Heziketa topaketa: praktikak barneratzaileak

I. Heziketa topaketa: hezkidetzarako metodologia

Euskadi, auzolana