Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Giza eskubideak

Giza eskubideak

Giza eskubideen urraketa behin eta berriz errepikatzen da lurralde eta testuinguru ugarietan. Giza eskubideen defendatzaileek eta haien erakundeek beren bizia, eta integritate fisiko eta psikologikoa –baita haien familiena ere– arriskuan jartzen duten mehatxu eta jazarpenak jasaten dituzte. Bere lurralde edo jardunguneetatik ezinbestean desplazatua izateko bereziki kaltebera den kolektiboa osatzen dute. Defendatzaileen aurkako hilketa, eraso eta mehatxuak joera kezkagarri eta orokortua dira munduan; justizia-sistema haien lana oztopatzeko erabilia izaten da sarritan, haiek isilarazteko eta haien sinesgarritasuna hondatzeko, eta, beste zenbait indarkeriaren artean, estigmatizazio-kanpainak izaten dira kolektibo horren aurka.

Egoera honen aurrean, eta giza eskubideekin eta nazioarteko elkartasunarekin dugun konpromisotik abiatuta, azken urteotan eLankidetzatik, Giza Eskubide , Biktimeaeta Aniztasunaren Zuzendaritzarekin batera, giza eskubideen pertsona, erakunde, komunitate eta sare defendatzaileak lagundu ditugu, haiei bizitzako eta laneko gune seguruagoak bermatzeko.

Jardun-esparrua

Esparru orokorra - Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orria – Giza eskubideen pertsona, erakunde, komunitate eta sare defendatzaileen babesa (leiho berri batean irekitzen da)

Babeseko Ibilbide Orria – eLankidetza - Giza Eskubideen pertsona, erakunde, komunitate eta sare defendatzaileak (2020-2023) (leiho berri batean irekitzen da)

Eusko Jaurlaritzaren Giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programa

2011z geroztik, Eusko Jaurlaritzak, Giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programa garatzen du. Bere jatorrizko herrialdeetan bizitzaren eta justizia sozialaren defentsan garatzen duten jarduera dela eta bere bizitza edo integritate fisikoa mehatxatuta ikusten duten defendatzaileak babestea da programaren helburua, Euskadin sei hilabeteko egonaldia eginez. Egonaldi horrek atseden hartzeko eta euren burua zaintzeko aukera ere ematen die, indarkeria politikoaren inpaktuei dagokienez, fisikoki eta emozionalki indartzeko helburuarekin.

Denbora horretan, agenda politiko bat garatzen dute hainbat erakunde publiko eta gizarte erakunderekin, beren nazioarteko laguntza-sareak zabaltzeko eta indartzeko helburuarekin. Praktikan, sare horiek babes baten modukoak dira, eta itzulera seguruago bat sortzen laguntzen dute, pertsona horiek giza eskubideak defendatzearen aldeko lanarekin jarraitzeko aukera izan dezaten. Programak, gainera, giza eskubideen defendatzaileen jatorrizko herrialdeei jarraipena egiteko misioak egiten ditu; Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta euskal gizarteko eragileen parte hartzearekin.

Programa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak zuzentzen du, eLankidetzaren babesa du eta ZEHAR-Errefuxiatuek kudeatzen du.

Informazio gehiago honako esteka honetan 

Bideo dokumentala Babes gara

Euskadi, auzolana