Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Generoa eta garapena

eLankidetzak sustatutako ekimenen zeharkako balioetako bat da genero-ikuspegia. Emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman asimetrikoak jartzen ditugu gure azterketaren erdian, eta desparekotasunak sortzen eta erreproduzitzen dituzten egitura eta sistemak eraldatzearen alde egiten dugu. Ikuspegi horri jarraikiz, emakumeen zeharkakotasun- eta ahalduntze-estrategia osagarriak bultzatzen ditugu. Feminismoen eta genero-berdintasunaren alde egiten dugu. Gainera, apustu horrek begirada zabaltzen laguntzen digu, sexu- eta genero-aniztasuna kontuan hartzen duten esparruetan barrena ibiltzeko.

Emakumeen eta feministen elkarteak subjektu gisa ikusarazten ditugu, eta garapen-prozesuetan parte har dezatela bultzatzen dugu, emakumeak ahalduntzeko ekimenak lehenetsiz eta tokiko erakunde feministei laguntza emanez. Genero-berdintasunaren aldeko erakunde-antolaketako prozesuei laguntzeko tresnaren alde egiten jarraitzen dugu, eta positiboki baloratzen ditugu genero-berdintasunaren aldeko plan bat, genero-politika bat eta/edo sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako protokolo bat duten erakundeen ekimenak.

Jardun-esparrua

Genero-Berdintasunaren Aldeko Antolaketa-Aldaketako I. Plana (2021-2024)(leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana