Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Gazteak

Gazteak dira eLankidetzak diharduen herrialde gehienetan presentzia handiena duen kolektiboa, eta euskal gazteekiko lana ere hor egon da, garapenerako lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren ekimenak sortu zirenez geroztik. Izan ere, Gazteria Zuzendaritzarekin batera antolatutako Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa da Euskadin abian jarritako ekintzarik zaharrenetako bat. Bi erakundeen artean lankidetza-hitzarmen bat ezarri dugu garapenerako lankidetzaren alorrean sentsibilizazio-ekintzak gauzatzeko.

Jardun-esparrua

Gazteriako zuzendaritza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren arteko lankidetza hitzarmena (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Programa honen helburua da Euskadiko gazteak sentsibilizatzea pobretutako herrialdeetako lankidetza-ekintzetan, eta herrien eta kulturen artean elkartasun-kultura bat sustatzea. Euskadiko eta helmugako herrialdeetako GGKEek Amerikako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan garatutako garapenerako lankidetzaren ekintzetan zuzenean parte hartuko duten gazteak hautatzen ditu programak.

Betekizunak urteko deialdian zehazten dira, eta www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean argitaratzen dira. 

 

Erronka globalen aurrean, gazteak martxan sariak

Euskadiko eta beste lurralde batzuetako gazteen artean trukea, garapenerako lankidetza eta elkartasuna sustatzeko ekimen bat da. Deialdiak ideia berriak bilatzen ditu gazteak gai horretan kontzientziatzeko, eta horregatik, horretarako jarduera eta ekintzak barne hartzen dituen proiektu bat aurkeztu nahi da. Hainbat diziplinatako gazteek pentsatutako eta diseinatutako proiektu onenak saritzen ditu deialdiak: musika, dantza, bideoak, egonaldiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, etab.

Informazio gehiago hemen: www.gazteaukera.euskadi.eus

Euskadi, auzolana