Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Garapenerako lankidetzan espezializatzeko 2019 bekak

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako garapenerako lankidetzan profesionalak espezializatzeko beken deialdia irailaren 9an EHAAn argitaratuko da. Horrenbestez, eskaerak aurkezteko epea irailaren 10etik urriaren 9ra bitartean izango da (biak barne).

Deialdi honetan eskaintzen diren 4 beken espezializazioak honako hauek dira:

Generoa eta garapena

Lankidetza Afrikan

Ekintza Humanitarioa

Gizartea eraldatzeko hezkuntza eta komunikazioa

 

Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. 12 hilabete iraungo dituzte eta Vitoria-Gasteizko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan egingo dira.  

Zenbatekoa 20.000 euro gordin izango da, horietatik 2.000 euro formaziorako izango dira.  

 

BEKA JASOTZEKO BALDINTZAK:

Bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan auzotartasun administratiboa edukitzea.

Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea ( ez dauka zergatik lizentziaduna izan beharrik)

Gehienez 28 urte edukitzea bekak deitzen diren urteko urtarrilaren 1ean.

Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren arloan edo garapenerako hezkuntzakoan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetan bereziki.

Lehendik beka hauek edo unibertsitate-ikasketadunei bideratutako garapenerako lankidetzako alorreko antzeko beste prestakuntza-beka batzuk lehenik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik. 

Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko arazoaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 13. artikuluan jasotako egoeraren batean aurkitzen diren pertsonak.  

 

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA ETA ESKAKIZUNAK KREDITATZEA: modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko “Online deialdiak" atalean edota www.euskadi.eus webgunean irailaren 10etik aurrera.

 

BEKAN ZEHAR EGINBEHARREKO LANAK

1- Bere espezializazioko plan estrategikoaren inplementatzean lagundu

Bekadun bakoitzak bere espezializazio gaiarekin zerikusia duen plan estrategiko edo ekintza plan baten garapenean, gauzatzean eta jarraipenean parte hartuko du. Jarduerak eta aurreikusitako ekintzak aurrera eramaten lagunduko du eta baita azken hauen jarraipenerako eta ondorengo ebaluaziorako beharrezkoa den informazioa biltzen ere.

2- Espezializazio arloan finantzatutako ekimenen jarraipenean kolaboratu

Bekadunak espezializazio arloan finantzatutako ekimenetako ziklo osoa ezagutzeko bultzatuko diren proposamenetan eta ekintzetan parte hartuko du. Barne hartzen dute espezializazio arloan ezagutza eta analisi handiagoa sustatzen duten jarduera eta ekintza guztiak.

3- Espezializazio arloan finantzatutako esperientzien sistematizazioa

Bekadunak espezializazio arloan esperientzien sistematizazioan lagundu dezakete ardatz eta fokatze ezberdinak kontuan hartuz. Ezagutza hobetzeko, ikasketak garatzeko eta gomendioak ateratzeko.

4- Formazioaren bidezko espezializazioa

Bekadun bakoitzak lehenengo asteetan, eta tutorearen laguntzarekin, bere espezializazio arloko formazio plan bat egin beharko du.

Urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin erlazionatutako ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko eskakizunak egingo ditu; tutoreak baimena eman beharko dio proposamenaren egokitasunaren, ordutegiaren, gaiaren, lekuaren eta formazioa ematen duen entitatearen arabera. Formaziorako zenbateko totala 2.000 eurokoa izango da.

LAGUNTZAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUBIDEA

62/2017 DEKRETUA , martxoaren 21ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Garapenerako Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

 

Interesadunek informazioa jaso ahalko dute agencia@elankidetza.eus helbidera idatziz edota 945 01 80 79 telefonora deituz.

Intzidentzia informatikoak: 012

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana