Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Formakuntza eta esperientziak trukatzeko saioa

GLEA-eLankidetzak esperientziak trukatzeko jardunaldiak eta topaketak antolatzen ditu, sektoreko eragileek, bereziki euskal erakundeek, informazioa parteka dezaten, esperientziak truka ditzaten, ikas dezaten, elkar ezagut dezaten eta itunak sina ditzaten.

GLEA-eLankidetzak antolatutako jardunaldiak 2021eko azken hiruhilekoan, gaiaren ezagutzan sakontzeko eta hainbat erakunderen ikaskuntzak partekatzeko.

  • Lehen saioa: Sexu- eta genero- aniztasunari buruzko lehen sarrera-tailerra LGTBI+ Arreta eta Dokumentazio Zentroa ALDARTEren eskutik. Ikusi aurkezpena eta saioa:

 

  • Bigarren saioa: Lankidetza eraldatzaile ez arautua Iniciativas de Cooperación y Desarrollo INCYDEren eskutik, eta antolakuntza-mailako esperientzia partekatu dugu Brasilgo Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra-MSTrekin. Ikusi aurkezpena, bibliografia eta saioa:

 

  • Hirugarren saioa: Sexu- eta genero- aniztasuna lurreratzeko eta barneratzeko zenbait gako INCYDEren eskutik, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan Setem Hego Haizeak eta Euskadiko Mugarik Gabeko Ingenieritzak duten esperientziak ezagutu ditugu. Ikusi Setem, ISF, INCYDE-ren aurkezpenak eta saioa:

 

  • Laugarren saioa: Esku hartzeko ildoak INCYDEren eskutik, Medicusmundi Bizkaia eta Mugen Gainetiken lankidetza-proiektuetan esperientziak partekatu ditugu. Ikusi INCYDE eta Mugen Gainetik-en aurkezpenak eta saioa:

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta GLEA-eLankidetzak antolatutako jardunaldiak, erakunde barruko genero-ikuspegia lantzen jarraitzeko.

Orain arte, 5 edizio egin dira, gai hauekin:

1.- Generoa eta antolaketa-kultura (2016)

2.- Erresistentziak eta gatazkak konpontzea (2017)

3.- Lankidetzaren sektorean sexu-jazarpenak eta sexuagatiko jazarpenak saihesteko eta halako kasuetan jarduteko protokoloa (2018)

4.- 10 urte igarota, feministagoak al gara? Azken hamarkadan euskal lankidetza-eragileek parekidetzaren alorrean burutu dituzten prozesuetako aldaketak, ikaskuntza, zailtasunak, erronkak, irismena eta abar aztertuko dira. (2019)

5.- Aurrekontuak lupa feministarekin (2020)

Jardunaldien edizio desberdinen triptikoak eta bideoak

GLEA-eLankidetzak eta Bilboko Udalak antolatzen dituzten jardunaldiak dira. Helburua da, Iparraldeko eta Hegoaldeko eragileen esperientzien trukaketarako, emakume eta/edo feminista erakundeek emakumeen ahalduntze prozesuen inguruko ikasketak partekatzeko espazio bat sortzea.

Orain arte, 12 edizio egin dira, gai hauekin:

  1. Hezkuntza, Sexu eta Ugalketa Osasuna, Agroekologia (2005)
  2. Tokiko boterea, Parte-Hartzea eta Antolatzea (2006)
  3. Emakumeen Herritartasun Ekonomikoa (2007)
  4. Elikadura-subiranotasuna emakumeen jakintzatik eta haien jabekuntzarako (2008)
  5. Emakumeen aurkako indarkeria sistemikoari buruzko hausnarketak eta ekintza feminista politikoa (2009)
  6. Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak: emakumezkoen gorputza ahalduntze gune bezala (2010)
  7. Mugak zeharkatuz: emakumeak ahalduntzeko erronkak jatorrian, bidean eta helmugan (2011)
  8. Gerraren eta bakearen birdefinizio feminista (2012)
  9. Ondasun naturalen erabilera jasangarriaren aldeko ekintza feministak (2014)
  10. Emakumeak Erresistentzian: indarkeria matxistari aurre egiteko esperientziak, Afrika eta Asiakoak (2015)
  11. Eredu nagusiari aurre egitea sexu eta genero dibertsitatearen bidez (2016)
  12. Giza Eskubideen Emakumezko Defendatzaileak: bizitzaren, zainketaren eta babesaren defendatzaile (2018)

Jardunaldien edizio desberdinen triptikoak, argitalpenak eta bideoak

Euskadi, auzolana