Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Erakundearteko koordinazioa

Erakundearteko koordinazioa diogunean, lankidetza-eragile guztien arteko koordinazioaz ari gara. Ildo horretan, Garapenerako Lankidetzaren Erakunde Arteko Batzordea da Euskal Foru Aldundiekiko, hiriburuetako udalekiko eta lankidetzan inplikatutako udalerrien ordezkari den Euskal Fondoarekiko erakundearteko koordinazioa bultzatzen duen organoa. Koordinazio horrek eskatzen ditu, batetik, erakunde bakoitzak egiten duena partekatzeko gune zehatzak, eta, bestetik, sortu litezkeen baterako ekimenak adostea.

Baterako ekintzak egitea, ebaluazioa eta ikaskuntza lagungarri izan daitezke lankidetza lerrokatuago eta efizienteago bat lortzeko bidean, herritarrengana mezu partekatuekin eta koordinatuta iristeko, inpaktu handiago bat izan eta lankidetza-politikez hobeto jabetzearren.

AKUAL programa 

AKUAL uraren eta saneamenduaren arloko garapenerako lankidetza-programa bat da, eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko lankidetza-erakunde publikoek eta ur-erakundeek parte hartzen dute bertan. Programaren bidez, erakundeen eta askotariko eragileen arteko koordinazioa sustatu nahi dugu, erantzunkidetasuneko ikuspegi batetik garapenerako lankidetza egiteko beste modu batzuk aztertzeko. Euskadiren kasuan, hiru administrazio-mailetako (autonomikoa, forala eta udalekoa) lankidetza- eta ur-eragileek parte hartzen dugu.

www.AKUAL.org

Euskal lankidetza publikoaren ataria

Atari honek Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta Euskal Fondoa-Lankidetzako Toki Erakundeen Elkarteak 2014tik bultzatutako garapenerako lankidetza-jarduerak biltzen ditu.

Garapenerako lankidetzaren arloan gardentasuna, harmonizazioa eta koordinazioa bultzatzera bideratutako erakunde arteko ekimena da.

Euskal lankidetza publikoaren ataria

Euskal lankidetza zenbakitan 2020 (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana