Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

eLankidetza

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa gara, eta garapenerako lankidetzaren politikak planifikatzen, kudeatzen, gauzatzen eta ebaluatzen ditugu.

Nazioarteko elkartasuna bideratzen dugu eta tokiko zein nazioarteko eragile ugarik giza garapen iraunkorra sustatzeko, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzeko egiten dituzten ahaleginekin bat egiten dugu. Era berean, herritartasun kritikoa eta aktiboa sustatzen dugu, Euskaditik abiatuta eta munduarekin lotuta, guztion ongiaren eta herrien arteko elkartasunaren aldeko apustua egiten duena.

Horretarako, sustatzen eta laguntzen ditugu Hegoaldeko zein Iparraldeko askotariko eragileak, eta azpimarratzen dugu koordinazioa, koherentzia eta elkar ezagutza eta ikaskuntza sortzea. Garrantzi berezia ematen diegu genero berdintasunari, iraunkortasun ekologikoari, giza eskubideei, gaitasunen sendotzeari, parte-hartzeari eta antolakuntzari, eta tokikoa-globala loturari.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana