Ikus-entzunezkoak eta kanpainak
EUSKADI SOLIDARIOA ATZO, GAUR ETA BETI
Nire anai-arreben etxea defendituko dut
Lehorte, gerra eta injustizien kontra.
Nire arima osoarekin defendituko dut.
Haien etxeetan gertatzen dena ez dagoelako guretik urrun.
Eta bizitza eta uzta partekatuak irabaziko ditugu.
Euskadi solidarioa atzo, gaur eta beti.
Kanpainaren abiapuntua Gabriel Arestiren "Nire Aitaren Etxea" poemaren egokitzapena da, euskal kulturaren erreferente bat, nortasuna, ondarea eta batzen gaituena zaintzeaz hitz egiten duena.
Inspirazio horretatik, euskal gizartearen balio berezkoenetako batekin lotzen dugu zure mezua: elkartasunarekin.
Horrela, keinu bat egiten diogu oso maite dugun ikur kultural bati, eta gaur egungo begirada batetik erakusten dugu, Euskadiko pertsonen arteko lankidetza ez ezik, hurbiltasuna, enpatia eta beste herri batzuei beren garapenean lagundu eta ikasteko konpromisoa ere balioesten dituena, betiere beren nortasuna, erritmoak eta terminoak errespetatuz.
#EUSKALANKIDETZA -
Euskadin, mundu osoan gertatzen diren erronkei aurre egin behar diegu. Beste leku batzuetatik ikusi eta ikasten dugu, mobilizatzen gara, eta pertsonen, kulturen eta komunitateen arteko elkarreragina sustatzen dugu. Nazioarteko elkartasunak jarduteko beste modu batzuk irakasten dizkigu.
200.000 pertsona baino gehiago hil eta desagertu ziren Guatemalako barne gatazka armatuan (1960-1996). Carmen Sotz izan zen horietako bat. Zer gertatu zen jakiteko, Ch 'umilkajek oroimenean barrena bidaia bat hasiko du, eta Carmen eta Guatemalako iraganeko eta oraingo beste historia batzuk ezagutuko ditu biktimen senideen ahotsen bidez.
Ekoizleak: eLankidetza, Garapenerako Lankidetzako Kataluniako Agentzia eta Ikaika Media
Mundu hobe bat dugu irabazteko, eta elkartasuna da bidea. Garapenerako lankidetzatik eragin nahi dugu guk. Egingo dugu batera? #ElkarrekinMunduaEraldatzen
Honako bideo hau lankidetzaren euskal eragileek garatutako komunikazio kanpainaren baitan sortu zen, COVID-19 krisiaren testuinguruan nazioarteko lankidetza eta elkartasunari balioa emateko asmoz. Herritarrak gonbidatu nahi ditugu COVID-19 krisialdian bizitakoak lankidetzaren ikuspegitik berriro interpretatzera.
(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan kokatzen da, eta kanpainan parte hartu zuten eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek, Euskal Fondoak, hiru euskal hiriburuetako udalek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, GGKEek, ikastetxeek eta komunikazioaren munduko eragileek.
Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu
Zergaitik gertatzen dira krisi humanitarioak? Zeintzuk dira pertsona kaltetuenak? Zein da erantzun hobea? Eta nik, zer egin dezaket?
Erakunde eta elkarteentzako gakoak
Komunikabideentzako gakoak

