Jardunaldiak
Afrikako giza eskubideen defendatzaileek gero eta ingurune desafiatzaileagoa dute giza eskubideak sustatzeko eta babesteko ahaleginetan. Beraien lana funtsezkoa den arren, defendatzaileek eta haien erakundeek mehatxuak eta jazarpenak jasaten dituzte etengabe, hauen bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa arriskuan jarriz.
Egoera horren aurrean, funtsezkoa da Afrikako kontinentean dauden errealitate anitzei erantzuten dieten babes-estrategia eta mekanismoei buruzko gure ezagutza sendotzea, bai eta euskal gizarteak aktibista hauen babes integrala bermatzen nola lagun dezakegun hausnartzea ere.
Bi egunez, Afrikako giza eskubideen defendatzaile eta erakunde anitzen eskutik erronka nagusiei buruz eztabaidatzeko eta babeserako estrategiak partekatzeko aukera izango dugu.
Lekua: Francisco de Vitoria entzunaretoa, Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz (esteka)
Datak: 2025eko maiatzaren 6 eta 7a
Izen-emateak: honako formulario honetan (Plaza mugatuak. Apirilaren 27an baino lehen)
Materiala -
EUS ENG FR
Esparru dokumentua Framework document Document Cadre
Egitaraua Program Programme
Hizlarien dossierra Speaker´s dossier Dossier d´interventantes
Kartela
Azken aldaketako data: