Babesten dugu | Gatazkak eta bestelako indarkeria egoerak | #Sahara.
Saharar herriak 50 urte baino gehiago daramatza basamortu latz batean bizirauten, ahaztua izan den gatazka baten ondorioz. 173.000 errefuxiatu baino gehiago bizi dira Aljeriako kanpalekuetan, eta oinarrizko elikagaiak, ura edo garraioa eskuratzeko kanpo-laguntzaren mende daude. Lurraren ezaugarriek zaildu egiten dute nekazaritza-, industria- edo zerbitzu-garapena.
Irudi gehiago ikus ditzakegu eLankidetzako Flickr-ean
Emakumeen papera ezinbestekoa da kanpamenduetako eguneroko bizitzan. Euskal lankidetzak laguntza humanitarioko eta garapenerako lankidetzako ekimenak babesten ditu.
BabestenDugu / Acompañamos kanpaina bat da, euskal lankidetzak, eLankidetzaren laguntzarekin, Hegoko erakunde eta herriei laguntzen dien testuinguruak eta errealitateak ezagutarazteko. Proiektuak hainbat ardatzen inguruan egiten dira: gatazka eta bestelako indarkeria egoerak, emakumeen ahalduntzea, defendatzaileen babesa, gizarte-eraldaketarako hezkuntza edo Afrika, besteak beste.
Kanpainaren bideo guztiak eLankidetzaren Youtube kanalean ikusi daitezke
Azken aldaketako data: