Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Araudia eta txostenen ereduak

Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak (GBA)

Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketaren prozesuak erakundeetan gogoeta eginez eta ekintzak martxan jarriz gauzatzen dira. Ekintza horiek ekarriko dute gaur egun dauden egiteko eta pentsatzeko moduak aldatzea, erakundearen funtzionamendu-eremu guztietan (estrategiak, egiturak, lan-sistemak, politikak, antolaketa-kultura eta abar) gertatzen diren genero-desberdintasunak desagerrarazteko.

Prozesu horiek euskal erakundeetan bultzatzeko 197/2008 Dekretua, azaroaren 25ekoa, lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen zituen, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Orduz geroztik, 30 erakundek baino gehiagok erabili dute tresna, eta, ebaluatu ondoren, 2014-2015 urteetan egungo dekretuak berritu zuen, 40/2018 DEKRETUA, martxoaren 27koa, zeinaren bidez arautzen baitira genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak.

Deialdi hau urtero argitaratzen da eta lau modalitate ditu:

a.- Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egitea, eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea.

b.- Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea.

c.- Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa inplementatzea, eta, ondoren, plana ebaluatzea.

d.- Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren inplementazioaren ebaluazioa.

2018ko deialditik aurrera GLEA-eLankidetzak diruz lagundutako genero-berdintasunaren aldeko (GBA) prozesuen jarraipen txostenak eta funtsezko aldaketak aurkezteko ereduak:

Euskadi, auzolana