eLankidetza — Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia (H)ABIAN 2030 - Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren tarteko ebaluazioa egitea bultzatzen ari da, estrategiarekin bat egiten duten erakundeekin koordinatuta.
Ebaluazio-prozesu honen helburu nagusia da (H)ABIAN 2030en adierazle-sorta – kuantitatiboa eta kualitatiboa – elikatzea, 2024ko egoeraren berri izateko, eta, era berean, ahal den neurrian, 2019ko datuen adierazle-multzoa elikatzea (oinarri-lerroa). Ebaluazio honen bidez, (H)ABIAN 2030ek planteatzen dituen 16 aldaketen bilakaera behatu nahi da, eta jakin zer neurritan laguntzen ari diren atxikitako erakundeak aldaketa horiek bultzatzen. Horrez gain, lankidetzako euskal erakunde publikoek laguntzen dituzten gizarte-eraldaketarako hezkuntza-ekimen guztietarako adierazle-multzo komun bat definitzea planteatzen da.
Horretarako, aurreikusita dago zerbitzu tekniko espezializatu bat kontratatzea tarteko ebaluazio hori egiteko.
Lizitazioari buruzko informazioa: Informazio orokorra - Kontratatzailearen profila
Espedientea: ELANKI001SERV2026
Lizitazio elektronikorako sarbidea: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren (H) ABIAN 2030 tarteko ebaluazioaren laguntza teknikorako zerbitzu espezializatua. - Kontratatzailearen profila

