Nazio Batuek sustatutako erabaki guneetan dauden gizonen berdintasunaren aldeko Nazioarteko lehen Sarearen topaketan parte hartu zuten Emakundek eta eLankidetzak
Emakundek eta eLankidetzak abenduaren 10ean eta 11n parte hartu zuten Kairon (Egipto), NBE Emakumeak erakundeak herrialde arabiarretan sustatutako erabaki guneetan dauden gizonen berdintasunaren aldeko Nazioarteko lehen Sarearen topaketan. eLankidetzako zuzendariak, Francisco Javier Cortes, topaketaren inaugurazioan parte hartu zuen eta Emakundeko Lankidetza Instituzionalaren arloko arduraduna den Ander Bergarak hitzaldia eman zuen azaltzeko 2017tik, zer lan egiten ari den Euskal Autonomia Erkidegoan kargu politikoak betetzen dituzten gizonen berdintasunaren aldeko inplikazioa sustatzeko. Emakunderen lan hori guztia Gizonduzen esparruan kokatzen da.
Gizonen berdintasunaren aldeko lehen Nazioarteko Sarearen topaketa
Argitalpen-data:

