Joan edukira Saltar a contenido

ELANKIDETZAK HAMAIKA GGKE LAGUNDUKO DITU GENERO DESBERDINTASUNAK EZABATZEN

Argitalpen-data: 

Vitoria-Gasteiz, 2025/10/31

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 11 GKKE lagunduko ditu erakunde barruan funtzionamendu-maila guztietan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ezabatuko dituzten prozesuak eta ekintzak sustatzeko. Guztira, hainbat fasetarako 351.000 euro izango dira.

eLankidetzak urtero deialdi bat egiten du erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko aldaketa prozesuak egiteko, oinarrizkoa baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen aurkako borrokan.

Laguntza jasoko duten erakundeen artean, Medicus Mundi Araba, UNRWAko Espainiar Komiteak, ADECO, Garabide Kultur elkarteak eta Egoaizia erakundeak  generoaren partaidetza-diagnostikoa egiteko eta genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko baliatuko dute; Oxfam Intermon Fundazioak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa prestatzeko baliatuko du, eta Economistas sin Fronteras, Alboan, Asamblea por la Paz, Ikertze Kultur elkartea eta Asociación para el Desarollo del Foro Rural Mundial erakundeek planaren ezarpena eta ondorengo ebaluazioa egingo dute.

Aipatzeko da, plan horiek ezartzen direnenean aurreikusten direla honako gaien inguruko jarduerak: boluntariotzan sortzen diren genero estereotipo eta rolenak, arrazakeriaren aurkakoak, zaintzak edo indakeria matxista eta LGTBIfobikoa, besteak beste.

Eusko Jaurlaritza 2009an hasi zen, GGKEetan genero-berdintasunaren aldeko prozesuak bultzatzen. Orain arte, 53 erakunderen 91 proposamen aurkeztu dira.