Joan edukira Saltar a contenido

eLankidetzak Sudanen behar humanitarioetarako funts bat babestuko du

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak 179.000 euroko dirulaguntza onartu du Nazio Batuen Giza Gaiak Koordinatzeko Bulegoarentzat (OCHA). eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak Funts Komun Nazionala-Sudan babestuko du, eta balioko du herrialde afrikarraren biztanleen oinarrizko beharrak asetzen dituzten esku-hartze humanitarioak finantzatzeko.

Funts Komun Nazionalak finantzaketa humanitarioko tresnak dira, eta emaile askoren funtsak jasotzen dituzte larrialdi bati edo aurretik zegoen krisi bati erantzuteko. OCHAk kudeatzen ditu, herrialdeko koordinatzaile humanitarioaren zuzendaritzapean eta lurraldean dagoen komunitate humanitarioak kontsultatzen ditu.

Esku-hartzeek Sudango herritarren oinarrizko premiei erantzungo diete, hala nola hezkuntza, ura eta saneamendua, aterpea, osasuna, elikadura, babesa edo indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat arreta.

OCHA 1991n sortu zen, larrialdi konplexuei eta hondamendi naturalei hobeto erantzuteko. Bulegoak hainbat finantzaketa-mekanismo kudeatzen ditu, eta horien artean daude Funts Komun Nazionalak. 2024an, funtsen bidez krisi humanitarioei erantzuten ari zaie Afrikan (Burkina Faso, Etiopia, Niger, Nigeria, Mali, Mozambike, Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Siria, Somalia, Sudan eta Hego Sudan), Latinoamerikan (Kolonbia, Haiti eta Venezuela), Asian (Afganistan, Libano, Myanmar, Palestinako Lurralde Okupatuak eta Yemen) eta Europan (Ukraina).