Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Informazio publikoa: Garapenerako lankidetzako programetarako laguntzen dekretu berria

Argitalpen-data: 

Jakinarazten dizuegu uztailaren 19an argitaratu zela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko uztailaren 6ko Ebazpena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita garapenerako lankidetzako programetarako laguntzak arautzen dituen dekretua. Dekretu hori bi hilabetez egongo da jendaurrean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Izapide hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko egiten da; izan ere, artikulu horrek ezartzen duenaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenak entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea bete beharko dute.

Alegazioak aurkezteko, dekretu proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki taulan.

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/dekretua-garapenerako-lankidetzako-programetarako-laguntzak-arautzen-dituena/web01-tramite/eu/

Euskadi, auzolana