Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Garapenerako lankidetzari buruzko lege-aurreproiektuaren aurretiazko kontsulta publikoa

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Legearen aurreproiektua egiteko prozedura hasi du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, kontsulta publiko bat bideratuko da, administrazio eskudunaren web-atariaren bidez, eta, bertan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasoko da, honako hauei buruz:

  1. a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
  2. b) Onartzea beharrezkoa eta egokia den.
  3. c) Arauaren helburuak.
  4. d) Aukera alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.

Hori dela eta, xedapena egiteko kontsulta publikoaren izapide hori bete nahi da, arauak eragiten dien herritarrek eta gainerako erakundeek aukera izan dezaten parte hartzeko eta planteatzen den arauari ekarpenak egiteko. Kontsulta erakunde publiko, persona fisiko guztiei eta baita etorkizuneko araudi horren eraginpean egon daitezkeen erakunde, entitate edo elkarteei ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Irekian argitaratu da.

Hogei egun balioduneko epea ezartzen da eraginpeko erakundeek, herritarrek eta beren erakundeek egokitzat jotzen dituzten iradokizun edo ohar guztiak aurkez ditzaten.

 

#EuskaLankidetza

Euskadi, auzolana