Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

eLankidetzak ACONCen lana babestu du eta kezka agertu du Kolonbiako gatazka armatuaren egoeraren ondorioz Cauca iparraldeko herri beltzaren lurraldean bizi den egoeragatik

Argitalpen-data: 

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kezka agertu du Kolonbiako gatazka armatuaren ondorioz Cauca Iparraldeko herri beltzaren lurraldean bizi den egoeragatik.

ACONC-Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Caucarengandik azken egunotan jasotako informazioengatik, giza eskubideen urraketen egoerak kezkatzen gaitu (mehatxuak,lekualdatzeak, erailketak, etabar),  Zanjón de Garrapatero, CURPAQ, Cuenca Cauca eta Microcuenca de los Ríos Teta y Mazamorrero eta Cerro Teta, Buenos Aires eta Santander udalerrietako kontseilu komunitarioetan.

Aspalditik daude elkartasun-loturak ACONCen eta lankidetzako eta giza eskubideen aldeko Euskadiko eragileen artean. ACONCeko zenbait pertsona giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programan parte hartu dute azken urteotan eta, gainera, 2019ko uztailean, Eusko Legebiltzarreko, Eusko Jaurlaritzako eta gizarte zibileko ordezkariek lurraldearen errealitatea ezagutu ahal izan zuten.

eLankidetza ACONC babesten ari da, Consejo Territorial Interétnico e Intercultural del Norte del Cauca (CTIINC) kide gisa, 2020tik. Lankidetza horrek CTIINCren hainbat ekintza indartzen ditu komunitate afrokolonbiarren, indigenen eta nekazarien alde, osasunari, memoriari, garapen ekonomikoari, komunikazioari eta giza eskubideei lotutako eremuetan.

eLankidetzak, gaur bidalitako gutun baten bidez, ACONCi eta hori osatzen duten kontseilu komunitarioei komunitate horiei babesa ematen jarraitzeko konpromisoa helarazi die. Era berean, herri horien giza eskubideen babesean eta bermean erantzukizunak eta betebeharrak dituztenei eskatzen die egoera hori artatzeko eta lurraldean bizi diren pertsona guztien bizitzeko eskubidea bermatzeko.

Euskadi, auzolana