Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Abian da Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa

Argitalpen-data: 

2022an 100 gaztek garapenerako lankidetza ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Amerika, Asia eta Afrikako herrialdeetan

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak eta eLankidetzak, Euskadiko, Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako GKE batzuekin batera, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren edizio berri bat jarri dute abian. Helburua da euskal gazteen artean elkartasun-kultura sustatzea eta 1990 eta 2000 urteen artean jaiotako gazteak sentsibilizatzea, Hegoaldeko herrialdeetako lankidetza-ekintzetan hiru hilabetez parte hartzearen bitartez.

Izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 1etik otsailaren 15era egongo da zabalik. Informazio guztia hemen eskura daiteke: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/euskadiko-gazteak-lankidetzan/izena-ematea-eta-hautaketa/-/egl-izena-ematea/

GGKEek programa honetan plazak aurkezteko izena emateko epea otsailaren 4ra arte dago zabalik. Informazio guztia hemen dago eskuragarri: https://www.gazteaukera.euskadi.eus/euskadiko-gazteak-lankidetzan/-/egl-entitateak-deialdiak/

Euskadi, auzolana