Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Hezkidetzan hezitzeko gida eta azalpen bideoa

Argitalpen-data: 

Eskuragarri daude GLEAren web gunean Hezkidetzan hezitzeko gida eta azalpen bideoa

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) (H)ABIAN Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzaren euskal Estrategiaren baitan sortutako Hezkidetzan hezitzeko gida eta azalpen bideoa eskuragarri daude web gunean. 2017ko urriaren 27ko I Heziketa Topaketan metodologia hezkidetzailearen gainean atera ziren hausnarketekin eta ikaskuntzekin prozesu hezkidetzaileak abiatzeko lan gida hau egin du GLEAk.

Gida hau etorriko diren beste hainbat argitalpen eta ikus-entzunezkoen lehenengoa da eta askotariko ikuspegi metodologikoak txertatzeko gakoak, ikusmoldeak, metodologiak, estrategiak eta baliabideak emateko xedez egin da. Material honekin GLEAk duen gizarte konprometitu bat eraikitzeari – emakumeen ahalduntzea nabarmenduz- lehentasuna emateko eta generoa zeharka lantzeko konpromisoa agerikoa da.

Heziketa Topaketa ARAR 2017-2020 GLEAren Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren ekintza planean jasotzen da eta helburua da hezkuntza-arloko agenteekin elkartzea eta hausnarketak, planak, ikerketak eta esperientzia zehatzak partekatzea. Hiru Topaketa egin dira dagoeneko eta GLEAk eta Hezkuntza sailaren artean antolatuak izaten dira.

Nabarmentzeko da, HeziketaTopaketako hezkidetzaren inguruko lana zein giden eta bideoan sorkuntza Hezkuntza sailarekin eta Emakunderekin batera egindakoak direla. Arremanitz kooperatibaren eta Curruscu estudioaren laguntzarekin ere egin dira.

 

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

  • Nafarroa, 2
    01007 Vitoria-Gazteiz
  • Tel: 945018087
  • Fax: 945017808
  • Astelehena-Ostirala: 8:00-14:00
  • Zuzenean: 8:00-19:30
    (Abuztuan: 8:00-14:30)

Enplegu Publikorako Eskaintzaren

Euskadi, auzolana