Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Genero-berdintasuna

Gaur egun, ez dago emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortu duen gizarterik. Genero-ekitaterako lanaren helburua da desberdintasunak gainditzea eta bizitzaren esparru guztietan benetako berdintasun hori lortzea.

Horretarako, ezinbestekoa da genero-ikuspegia sartzea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, jasota dagoenez:

… honakoa da genero-ikuspegiaren integrazioa: emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratzea, eta, horretarako, politika eta ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduketa zehatzak txertatzea.

1/2007 Legean, Garapenerako Lankidetzari buruzkoan jasotzen den bezala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna euskal lankidetzari buruzko politika bideratuko duten printzipioetako bat da, genero perspektiba zeharkako ikuspegietako bat izanik, beraz, lankidetza ekimen guztiek, genero ikuspegia sartu beharko dute.

Indarrean dagoen 2014-2017 III Gida Planean, oraindik ere, genero-ikuspegiak garapenean (GIG) duen garrantzia aintzat hartzen da. Bai planteamendu teorikoan, bai aplikazio praktikoan, ikuspegi horren analisigunea dira gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanak eta genero-desberdintasuna dakarten gizarte-prozesuak. Ikuspegi politikoa da, desberdintasun horiek sortu eta berrezartzen dituzten egiturak eta sistemak eraldatzekoa, eta emakumeen eta gizonen arteko botere-harreman asimetrikoak gainditzekoa.

Ildo horretatik, bi estrategia hauei eutsiko zaie: mainstreaming, edo generoa zeharkako bihurtzea, eta emakumeen ahalduntzea. Biak estrategia osagarri eta beharrezko gisa daude planteatuta genero-desberdintasunak ezabatzeko.

2014-2017 aldirako III. Gida Planak emakumeak ahalduntzeko prozesuekiko konpromisoari eutsiko dio, eta bana daitezkeen funtsen % 20ko kuota ezarriko du emakumeak ahalduntzea helburu lehenetsi gisa duten ekintzetarako. Ehuneko horretan, tokiko bazkide gisa erakunde feministak dituzten ekimenetarako % 5 ere sartu da.

Zeharkako estrategiaren esparruan, hauek dira jardun-ardatzak:

- Genero-ikuspegia instituzionalizatzeko prozesuak bultzatzea, bai euskal lankidetza-agenteengan, bai GLEAren barruan ere.

- Emakumeen behar praktikoak eta interes estrategikoak bilduko dituzten, eta maskulinotasun hegemonikoa zalantzan jarriko duen esku hartzeko metodologia sustatzea.

- Genero-ikuspegiaren zeharkakotasun-esperientzia positiboen trukea sustatu eta hedatzea, tokiko mailatik nazioarteko mailaraino.

Eta honako konpromiso hauek mantentzen dira:

- Lankidetza-erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzen dituen laguntzen deialdia,

- Genero berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa duten euskal eta tokiko erakundeek aurkezten dituzten lankidetza-ekimenak positiboki balioestea,

- Plan hau izateko obligazioa programen deialdian,

- Jardunaldiak edo topatzeko eta elkartrukerako guneak antolatu dira Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeen erakundeen edota erakunde feministen artean.

Garapenerako Estrategia Positiboen Jardunaldiak: Eusko Jaurlaritzak eta Bilbko Udalak 2005ean sortutako gunea, iparraldeko eta hegoaldeko agenteen elkartrukerako, ahalduntze prozesuak elkarbanatzeko helburuarekin, bai eta ondorioen inguruan elkar ikasteko, ikasketak etorkizuneko garapen ekintzetan aplikatzeko. Jardunaldiek garatutako estrategien ezagutza dute ardatz, aurkitutako gakoak, eta –batez ere- lortutako inpaktu positiboak, testuinguru zaurgarrietan arreta jartzen.

Jardunaldien edizio desberdinen informazio gehio:

- Triptikoak

- Argitalpenak

- Bideoa

Azken aldaketako data: 2016/01/11

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

  • Nafarroa, 2
    01007 Vitoria-Gazteiz
  • Tel: 945018087
  • Fax: 945017808
  • Astelehena-Ostirala: 8:00-14:00
  • Zuzenean: 8:00-19:30
    (Abuztuan: 8:00-14:30)

Enplegu Publikorako Eskaintzaren

Euskadi, auzolana