Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa

Deskribapena


Erregistroaren ezaugarriak

Entitateek ez dute inolako tasa edo prezio publikorik ordaindu beharko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzeagatik edo aldaketak egiteagatik.

 

Erregistroaren zereginak.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroak zeregin hauek izango ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzako eragileen inskripzioak gauzatzea.

b) Erregistroko datuak eguneratzea eta inskripzioak ezereztea.

c) Erregistroan dauden datuen ziurtagiriak ematea.

d) Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan dauden agiri eta datuen kontsulta erraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten diren baldintzetan.

e) Informazio-oinarri bat eratzea eta informazio hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabili ahal izatea garapenerako lankidetzaren egoerari buruzko estatistikak eta ikerketak egiteko. Informazio hori, aipatutako erabileraren emaitza gisa, argitaratu ahal izango da. Datuak Euskal Estatistika Planari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak ezarritakoa betez erabiliko dira

 

Erregistroko egintzak publiko egitea

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa herritarrentzako eta erregistrora sartzeko interesa duten entitateentzako zerbitzu publiko bat izango da.

 

Helburua

Otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 9.1 artikuluan definitutako garapenerako eragileen –euskal administrazio publikoak eta haiei lotutako entitate publikoak alde batera utzita– gaitasuna eta kaudimena identifikatzea eta bermatzea da Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroaren helburua.

Oharra: Hurrengo tramiteak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egingo dira.

 

Nori dago zuzenduta


Zehazki, entitate hauek izango dute inskribatzeko aukera:

a) Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE).

b) Otsailaren 22ko 1/2007 Legearen printzipio eta helburuen barruan garapenerako lankidetza-ekintzak aurrera eramaten dituzten irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek, hala nola unibertsitateek, erakunde sindikalek edo bestelako erakunde sozialek.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Lankidetzaren eragileen erregiatroan izen ematea: 1042701
  • Datuak aldatzea lankidetza-agenteen erregistroan.: 1042702
  • Baja lankidetza-agenteen erregistroan: 1042703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzea ezinbesteko legezko baldintza da entitate publikoak ez diren garapenerako lankidetzako eragileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzak jaso ahal izan ditzaten. Inskribatzen diren entitateen egokitasuna eta inskribatutako datuen egiazkotasuna egiaztatu beharra dakar horrek, bai eta jasotako informazioa eguneratuta egoteko eta inskribatutako erakundeen benetako egoerarekin denbora guztian bat etortzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharra ere.

Laguntza-eskuliburua (DOC, 1 MB)

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Inskribatutako datuak aldatzea.

1.– Garapenerako lankidetzako eragileak behartuta egongo dira inskribatutako agiriekin edo datuekin zerikusia duen edozein aldaketa erregistroari jakinaraztera. Entitatearen gobernu-organoaren eta ordezkaritzaren erabakiz aldaketa egiten denetik bi hilabeteko epea izango dute horretarako. Entitateak ez badu epe barruan egiten jakinarazpen hori, inskripzioaren ondorioak eten ahal izango dira, administrazio-prozedurari buruzko arautegi orokorrean aurreikusten den moduan. Nolanahi ere, dokumentazioa aurkezten den egunean bukatuko da etete hori.

2.– Aldaketak egitea eskatzeko eredu normalizatua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.

3.– Inskribatutako datuak aldatzeko eskaera jasotzerakoan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egingo du aldaketa, ofizioz, betiere dekretu honek entitatea inskribatzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

4.– Erakundearen forma juridikoa aldatzeko egiten bada datu-aldaketa, eta aldaketa horren ondorioz lehenengo entitatea azkendu eta helburu eta xede berberak dituen beste bat edo batzuk sortzen badira, entitate berriek inskripzioaren antzinatasunari eutsi ahal izango diote, garapenerako lankidetzaren arloko diru-laguntzen deialdietan parte hartzearen ondorioetarako.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eragileen Erregistroko inskripzioa honela ezereztu daiteke:

a) Entitatearen eskariz. Eskaera entitatearen gobernu-organoek egin beharko dute.

b) Kasu hauetan, ofizioz, aurretik entzunaldiaren tramitea eginda:

1) Entitatea behar bezala egiaztatuta azkentzen edo desegiten denean.

2) Otsailaren 22ko 1/2007 Legeak ezarritako helburu eta betebeharrak edo dekretu honetan aurreikusitakoak bete gabe uzten direnean behin eta berriz.

3) Inskripzioan jasota dauden datuak edo agiriak faltsuak direla egiaztatzen denean epai judizial irmo baten bidez.

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Ziurtagiria lortzea


Agenteen ziurtagiria GLEAk ematen  duen dokumentu bat da, bertan eskatzen duen erakundeari dagokion agente-kodea adierazten da, eta aldez aurretik alta eman behar izan zaion
Lankidetzako Agenteen Erregistroan dago jasota.

Dokumentu hori Administrazioak  elektronikoki sinatuta egongo da eta lokalizatzaile bat edukiko du, zeinaren bidez aipatu dokumentuaren egiazkotasuna identifikatu ahal izango
den. Egiaztapen hori http://euskadi.eus/lokalizatzailea  helbide elektronikoan egin ahal izango da, emandako ziurtagirian agertzen  den moduan. Lokalizatzaile-zenbakia aipatu ziurtagiriaren beheko  ezker bazterrean ere agertuko da.

OHARRA: ziurtagiriak  zuzen ikusi ahal izateko Google Chrome edo Mozilla Firefox erabili.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Euskadi, auzolana