Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen 2019ko deialdia

Argitalpen-data: 

 

 

Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen 2019ko deialdia irekiko da irailaren 10ean

 

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEAk) ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak jasotzeko 2019ko deialdia irekiko du, ekainean arlo horretako dekretua onartu ondoren. Bi esku-hartze modalitate lagunduko dira diruz: alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak eta bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak.

 

Ekintza humanitarioko proiektuak krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko esku-hartzeak dira eta proiektuak aurkeztu ahalko dira funtsen agorpenera arte. Aurrekontua milioi bat eurokoa da eta diruz lagundu daitekeen proiektu bakoitzaren muga 200.000 eurokoa izango da.

 

Ekintza humanitarioko estrategiak bere aldetik, epe ertaineko eta gutxienez 500.000 eurokoa eta gehienez 800.000 euroko esku-hartzeak dira, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte. Norgehiagoka-araubideko prozedura jarraitzen duten proiektuak dira eta lehentasuna emango zaio Afrikari, GLEAko IV Plan Zuzendarian adierazten den apustuari jarraituz. Modalitate honetako aurrekontua 2.900.000 eurokoa da.

 

Erakundeek modalitate bakoitzeko esku-hartze baterako laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak tramitazio elektroniko bidez egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus edota www.euskadi.eus helbideetan.

 

Dekretu berriak ezarritako aldaketak

 

Gaur egun, krisialdiak denboran zehar luzatzen dira, eta beharrizanak laguntzak baino erritmo biziagoan hazten dira. Horregatik ekintza humanitarioko dekretu berriak lehenesten ditu gatazka-testuinguruak eta epe luzeko bestelako indarkeria-egoerak eta bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu berehalako erantzuna behar duten pobretutako herrialdeetako larrialdi humanitarioak eta hondamendi naturalak. Hala eta guztiz ere, 2018-2023 Ekintza Humanitarioko Estrategiak aipatzen duen bezala, larrialdi humanitarioetara zuzentzen diren funts globalei ekarpen ekonomikoak egingo ditu GLEAk.

 

2018ko ekintza humanitarioan emandako laguntzak

2018an GLEAk aurrekontu osoaren %11,78 gatazka-testuinguruetara edota bestelako indarkeria-egoeretara bideratu zituen bai deialdiaren bidez eta baita ekimen propioen bidez ere. Hala, GLEAk zuzenean hiru ekimen lagundu zituen: bata, Afrika Erdiko Errepublikako Unicefekin; bestea, Latinoamerikako Servicio Jesuita a Refugiados-ekin; eta azkenik, Libanon UNRWArekin.

 

 

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

  • Nafarroa, 2
    01007 Vitoria-Gazteiz
  • Tel: 945018087
  • Fax: 945017808
  • Astelehena-Ostirala: 8:00-14:00
  • Zuzenean: 8:00-19:30
    (Abuztuan: 8:00-14:30)

Enplegu Publikorako Eskaintzaren

Euskadi, auzolana