Garapenerako lankidetzaren Euskal agentziaren web gunerako sarbidea irudia

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 

Bideoteka Irekia

 

 

Twitter

Facebook

2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bideratu zituen 57 herrialdetan

Argitalpen-data: 

Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian Euskadiko garapenerako lankidetzako erakunde publikoek 2014tik 2018ra finantzatutako proiektuei buruzko informazioa eskura daiteke. Datu guztiak http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus webgunean kontsulta daitezke.

2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bultzatu zituen 57 herrialdetan, guztira 69,5 milioi euro baino gehiago bideratuz. Gaurtik aurrera, 2019ko uztailaren 24a, ekimen hauen guztien informazioa Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri dago. Baliabide honek Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru hiriburuetako udalen eta Euskal Fondoaren informazioa biltzen du.

Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak Euskadiko garapenerako lankidetzan aritzen diren erakunde publikoek sustatzen dituzten ekintza solidarioen ikuspegi orokorra eskaintzen du. 2014tik 2018ra bitartean garapenerako euskal lankidetza publikoak 317 milioi euro inguru bideratu ditu.

Atarian lankidetzara bideratzen dituzten eragile publikoei buruzko informazio gardena jasotzen da, bai eta garatutako proiektuak ere, urteka, leku geografikoaren eta erakundearen arabera. Euskadiren ekintza solidarioa, oro har, ikusiz ulertzeko informazio osagarria dago, grafikoak edota analisiak tartean.

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA

  • Nafarroa, 2
    01007 Vitoria-Gazteiz
  • Tel: 945018087
  • Fax: 945017808
  • Astelehena-Ostirala: 8:00-14:00
  • Zuzenean: 8:00-19:30
    (Abuztuan: 8:00-14:30)

Enplegu Publikorako Eskaintzaren

Euskadi, auzolana